Feliz Navidad foroloco
7. Birjina maite
Birjina maite lotan dago
zure seme laztana
sehaskatxoan ipini zazu
gure bihotzen kuttuna
ongi bai ongi igaro ditzan
gaua eta egunak
poliki poliki eragiozu
egin dezan lo ona.
Hotzaren hotzez lasto tartean
gorde du gorputz gurena
amak musuka bero nahi luke
arkume xuri otzana.
Maitasun eztiz eskeintzen dizut
maiteñoa nik detana
bihotz bero bat txirpil goxoaz
egiteko lo ona.
Gizon bihotzak hotza daukate
Bihotzeko hoztasuna
Mendi zelaiak edurtean lez
Zu izaki maitasuna
Nere bihotzak hain zaitu maite
Bildotso xuri gurena
Giza hotzari jaramon gabe
egin zazu lo ona
Popular villancico vasco. En él se insta a la Virgen a proteger y
a acunar a su hijo Jesús, y se le desea un sueño plácido, que no
se vea entrecortado por la maldad humana.